viernes, 5 de diciembre de 2014

Apriralen 7ko kirol kontseiluan egindako ekarpenak.



BERGARAKO KIROL KONTSEILUA

2014/04/7

             Talderen  moderatzailea: Lauri Askargorta-Iñaki Ugarteburu

Ekarpen egilea:
Justina Elexpuru
Ekarpena:
Uberatik Bergara bitarteko bidea, Udal planaren barruan txertatzea.



Ekarpen egilea:
Juan Manuel Minguez
Ekarpena:

Gerriko berdea, goiko estazioko eta trenbide zaharra txukundu, nahiz eta bide gorria ez izan, erabiltzeko moduan jarri.
Antzuolatik datorren bide gorriarekin lotzeko ere.




Ekarpen egilea:
Asier Elortza
Ekarpena:
Bidegorria seminarioko patioarekin lotu lotu.





Talderen  moderatzailea:      Joseba Moñux
Ekarpen egilea:
Joseba Moñuxen taldea
Ekarpena:
30 eremua bihurtu
  • San Antoniotik Espaloira
  • Mariaren Lagunditik Bidekurutzeta eta San martin Plazaraino
  • San Pedro Artekale
  • Santa Marina – Infernokua
  • Infernokutik Frontoiraino.
  • Mizpirualde.
  • Bolu- Koldo Eleizalde.
  • Antzuolatik datorren bidea autobus geltokiraino.
  • San Antonio Zubiaurre Ozaeta


Talderen  moderatzailea:      Joseba Moñux

Ekarpen egilea:
Joseba Moñuxen taldea
Ekarpena:

Boni Laskurain
  • Koexistentzia baloratu.

Antzuolatik datorren bide gorria
  • 30 eremuaren aukera baloratu.






Ekarpen egilea:
  • Iñaki Irizar. “Mendiak bizirik”-eko kidea.
  • Jose Luis Carnicero, BKE Saskibaloi saileko kidea.
  • Aitor Eraña, korrikalaria eta bidegorri erabiltzailea.
  • Arantza Iturbe, bidegorri erabiltzailea.
  • Josuen Goiti, bidegorri erabiltzailea.
  • Unai Asurmendi, lan talde dinamizatzailea.

Ekarpena:

Bide sarea eraiki eta berrantolatzeko ekarpen orokorrak.
  • Oinezko eta bizikletako erabiltzaileak bananduak dauden eremu hainbatetan oinezkoei baldosa edo espaloia eskaini baino interesgarriagoa da asfaltua bera erabiltzea. Zenbait lekutan, eta bereziki, gurpil-aulki edota makuluekin ibiltzeko baldosak okerragoak dira eta segurtasun gutxiago eskaintzen diote herritarrari. Ikustea baino ez dago halako bide zatietan oinezkoak nahiago dutela bizikleten bidean zehar ibiltzea.
  • Modu orokorrean ere, proposatzen da lehentasuna osoa ematea desplazamendu ez-motorizatuei. Orokorrean, antolaketa urbanistiko berdina ematen eta ahalik eta maila aldaketa gutxien egiten. Erabateko lehentasuna eman bereziki, errepidearekin topo egiten denean. Elkargune horietan proposatzen duguna da bide motorizatua kota berdinean mantentzea, hau da, errepidetik gora mantetzea eta autoak izan daitezela balaztatu eta gora egin behar dutenak. Autoei zailtasunak ipintzea eta oinezkoei erraztasunak ipintzea.
  • Bide ez motorizatuen irisgarritasun azterketa eta edozein esku-hartze urbanistikoa egiterakoan bete beharreko gutxieneko irizpideak ezartzea. Irisgarritasunaren kontzepzio zabalean eta ez soilik, gurpi-aulkien mugikortasunari mugatuta.
  • Ikutu berdea. Esku-hartze urbanistiko gehienak oso gogorrak dira eta ez ohi dira elementu-berdeekin gozatzen. Horretarako, bideekin batera zuhaitz, landare eta elementu berdeak planteatzea ikusten dugu. Horrela, itzala irabazteaz gain, antolaketa urbanistikorako elementu komuna ere izan daiteke Bergarako Bide Ez motorizatuentzako ezaugarri bereizgarri bezala.
  • Sare urbanotik kanpo Bergarako Udalak ez du bide publiko eta pribatuen inbentariorik eginda eskualdeko beste udalerri batzuk bezala. Mendira hurbiltzeko interesgarria baino ezinbeteko lan-tresna litzateke halako inbentario batekin kontatzea. Bereziki, auzoetako bide asko ixten eta “pribatizatzen”ari baitira.
  • GFAko PTSaren barruan, eta udal eskuduntza izan gabe, ondorengo proposamenak egin nahi genituzke:
    • Iturriak kontuan hartzeko eta ipintzeko.
    • Erdibidean autobusak harzteko dauden aukerak seinalizatzeko.
    • Argiteriaren erabilera ordutegietan mugatu eta gutxitzeko. Soraluzeko argiztapena gehiegizkoa da gaueko ordu txikietan. Mugimendu sentsoreak ipini daitezke? Argiteri maila desberdinak ipini daitezke?
    • Elementu naturalak zuhaitzak eta zuhaiskak lehenestea harri eta eskolleren aurrean. Ibai aldea bera ere zaindu eta berreskuratzea ahal den neurrian.
    • Kilomentro puntuak, distantziak eta denborak markatzea.








Ekarpen egilea:
  • Iñaki Irizar. “Mendiak bizirik”-eko kidea.
  • Jose Luis Carnicero, BKE Saskibaloi saileko kidea.
  • Aitor Eraña, korrikalaria eta bidegorri erabiltzailea.
  • Arantza Iturbe, bidegorri erabiltzailea.
  • Josuen Goiti, bidegorri erabiltzailea.
  • Unai Asurmendi, lan talde dinamizatzailea.

Ekarpena:
Bidea sarea eraiki eta berrantolatzeko ekarpen zehatzak.

  • Ibarbaltz – Agirrebeña zatia.
    • Oxigenoseko sarreratik dagoen zebra-bidea ez dago goratua. Señalizazio bakarra dago baina oinezkoak gehiago babestu beharko lirateke. Seiñalizazioa, abiadura moteltzeko kota igoera, argiztapena, eta halako neurriekin.
    • Bide zati honetan baldosa irregularrak eramaten du oinezkoak bizikleta zatia erabiltzea. Ez litzateke hobeto dena asfaltatzea? Merkeago eta eraginkorrago?
    • Kota aldaketa asko dago eta fabrika irteera bat gurutzatzen den bakoitzean ”koska” txiki bat dago irristaketa eta gurpil aulkien desplazamendua zailduz.
    • Kamioi sarrera-irteera horietan, maiz, kamioek bidea oztopatzen dute eta oinezkoak errepidera atera beharra dakarte.
    • Kota aldaketa bakoitzean, autoei bidea oztopatzeko burdin-zurtoin oso arriskutsu batzuk daude. Kentzerik badago?
    • Udaran ez dago zuhaitz ez eta itzalik. Elementu naturalik ipintzea egongo litzateke?
  • Labegaraieta – Ozaeta zubirainoko zatia.
    • Angiozar natur bidearekin lotura planteatu errepidea gurutzatzerakoan.
    • Labegariaetako zati hau segregatu gabe dago, aukerarik badago oinezkoak eta bizikletak banatzeko?
      • Labegaraieta kiroldegiari zati bat jaten?
      • Erreka albotik ozaeta aparkalekuraino sahiesbide bat oinezkoei planteatzen?
  • Ozaeta zebrabidea.
    • Arrisku puntu bat da. Eraikin batek oinezko/bizikleta pasaera estali eta itsutu egiten du. Seiñalizazio indartu, autoentzeko abiadura motelgailuak, zebrabidea argiztatzea,... izan daitezke neurrietako batzuk.
  • Ozatea zebrabidea – sahiesbide azpiko MAYCeko biribilgune biarteko zatia.
    • Bidegorria berria da eta gainera segregatuta dago. Hala ere, auto askok aparkatzen dutenean bidegorria “erasotzen” dute autoaren muturra-edo bidegorriaren barruan okupatzen Aukerarik bada neurririk hartzeko? Zutoinak?
  • MAYC errotonda eta Sahiesbide azpiko zatia.
    • Hemen bizikleten bidea eta oinezkoen nahastuta dago. Gainera alde batetik zoan bidegorria bestera pasatzen da. Proposamena: 30 eremu-pasabideak sortu bizikletak errepidera pasatzeko.
    • Sahiesbidetik ateratzen diren autoak abiadura oso altuan egiten dute eta horretarako motelgailuak eta seiñalizazio indartsuagoa ipini beharko litzateke.
    • Errepidea gurutzatzen duten zebrabide guztiak goratu gabe daude eta 20 metroan etengabeko kota aldaketa handiak daude.
    • Gainera, maiz, bustia egon ohi da eta ondorioz, labankor.
  • Algodonera zaharreko tunela.
    • Irristakorra da. Ura du. Argiztapen gutxi dago eta segregatu gabe dago.
    • Irteerako koska konpondu beharra dago, 0 kota batean uzteko.
  • Autobus-geltokia Azoka zatia.
    • Segregaturik gabe dago.
    • Ahal den lekuetan zabalera handitzea ongi etorriko zen.
    • Denetariko erabiltzaile eta erabilera asko ematen den zatia da.
    • Erreka albo batetik desplazamendu mota bat lehenetsi daiteke eta bestaldetik beste bat.

  • Azoka eta sahiesbideko eskollera.
    • Udaletik aurkeztutako den proposamena begi onez jaso da.

  • Azoka, Oxirondo plaza eta eskollera.
    • Azokako zatiaren paradoxa. Boni laskurain aldetik azoka – Santa Marinara gurutzatzeko hiru pasabide erabiltzen dituzte herritarrek. Hiru pasabideek tratamendu desberdin bana dute:
      • Azoka eta eskollera artean, zebrabidea goratuta dago bi espaloien garaiera berdinera. Ez dago semafororik.
      • Azoka eta Oxirondo artean, semaforoa duen zebrabidea dago. Zebrabidea errepidera jaisten da.
      • Orain urte batzuk zebrabidea zen pasabidea bat kendu egin zen. Oraindik orain, bergarar askok bertotik pasatzen dira ez zebrabide eta ez pasabiderik  egon gabe. Pasu naturala izanik ez litzateke hura berreskuratu eta sustatu behar? Argudio ei da orain urte batzuk istripuak egon zirela. Oinezkoari bidea itxi baino ez litzaioke arriskuak gutxi eta bidea erraztu behar?

  • Boni Laskurain pasealekua.
    • Ezinbestekoa da lehen baino lehen erabilerak arautu eta antolatzea. Erabilera asko dituen zatia da eta nahitaez, erabiltzaileei segurtasuna emateko lehen baino lehen berrantolaketa bat behar du. Adin nagusiko erabiltzaile asko duen zatia da.
    • Zati batean (Aransgi – Agorrosin) lorategiari atal bat hartu dakioke, baina berdeguneari gehiegi ez erasotzearren, baloratu al da anbulatario ipntza baserria eta institutuen atzealdeko zatiak erabiltzea? Azkenean eskola atzeak eta patio publikoak dira.
  • Agorrosin – San Martin eremuak.
    • Dena espaloia da.
    • Bizikletak eta nondik nora joan ez dago antolatuta.
    • Autoek erabateko askatasuna dute oinezko bideak itxi eta oztopatzeko. Udaltzaingoak, egun dauden esparruak gehiago errespetatzea lortu beharko luke.
  • San Martin eskolatik Hernai kalera bitartean. San Lorentzoko Zubia.
    • Konponbide zaila. Erabilera handia du eta konponbide zaila.
    • 30 eremu bat planteatu daiteke bidegorri zatiren bat atera bitartean. San Lorentzoko etxeetako aparkalekuek aukera eman dezakete oinezko zatiak portal azpietatik aterako.
  • Hernai kalea.
    • Nola da posible bidegorria horren berria izanik segretatuta eremua ez planteatu izana? Tranbiarentzako zatia ezin berreskura daiteke Marmoleria Bergaresako zati berria egiten denean?
    • EROSKI, SUPERAMARA eta DIA supermerkatuek ez dute ez oinez ez bizikletaz iristeko aukerik ematen eta horrek autoz iristea baino ez du sustatzen.
  • DIKAR – Lazpiur zatia.
    • Udalak asfaltatzeko asmotan duen zatia da eta interesgarria litzateke ikutu berdea emateko eta industria eremuak gurutzatu behar diren eremeuetan itzala eta babesak ematea; eta ez, soilik, asfaltozko alternatiba bat ematea.

  • Mugartza, Zubieta eta Masterreka. Espaloi bakarra dago, estu da eta oinezkoentzako arrisku puntua asko dauzka. Mugertzako aparkalekuan, San Lorentzotik datorren oinezkoek erabateko etena dute aparkalekuan sartu eta espaloiraino iristeko.




Ekarpen egilea:
  • Iñaki Irizar. “Mendiak bizirik”-eko kidea.
  • Jose Luis Carnicero, BKE Saskibaloi saileko kidea.
  • Aitor Eraña, korrikalaria eta bidegorri erabiltzailea.
  • Arantza Iturbe, bidegorri erabiltzailea.
  • Josuen Goiti, bidegorri erabiltzailea.
  • Unai Asurmendi, lan talde dinamizatzailea.

Ekarpena:
Bide sareen erabilera sustatzeko ekarpenak.
  • Araudia bat erabiltzaile potentzial denak jasoko dituena, eta bereziki, erabiltzaileak bi multzo handitan batuko dituenak.
    • Abiadura moteleko desplazamenduak:
      • Oinez.
      • Oinez lagunduta euskarri batekin: makulu, bastoi edota takata.
      • Mugimendu premia bereziak dituzten gurpil- edota aulki-motorizatuak.
      • Horrekin batera, seiñalizazioa eta sentsibilizazio- eta informazio-kanpainak.
    • Abiadura altuagoko erabiltzaileak.
      • Irristaketa desplazamenduak: Patinak, patineteak, roll-ski, skater (long eta short board)
      • Bizikleta desplazamenduak. Bizikletak, trizikloak, bizikletak karroarekin, hand-bike eta eliptika-bizikletak.
      • Korrikalariak.
    • Horrekin guztiarekin batera, seinalizazioa eta sentsibilizazio- eta informazio-kanpainak.
  • Autoen erabilera gehiago zigortu. Herritar askok gaizki aparkatzen dugu, bigarren fila maiz erabiltzen dugu,... halako jarrerek bai garraio publikoa eta baita desplazamendu ez-motorizatuak oztopatzen dizkigute. Adibidez, Poligonoko eta Ibargaraiko bigarren ilarak; edota, autobus geltoki edo minusbalidoentzako aparkalekuetan banatzaileek egin ohi dituzten karga/deskargak.
  • Bike friendly dinamika herriko ostalaritza eta komertzioetan aplikatzea. Horren funtsa da, autoan baino bizikletan desplazatzen denari zerbitzu edo beherapen batzuk egin edo ematea. Herriko komertzioa sustatzearekin batera bizikleta desplazamenduak ere sustatu daitezke horrela.
  • Pedibus, BiziBus edota eskoletara taldean joateko txangoak eta hitzordu gidatuak antolatu. Eskola-busa, eskolara txango seguruetarako hitzordu-lekuak (Elgoibarren bezala). 2014/15 ikasturtean, Martinez de Iralan haur hezkuntzako gurasoak umeak eramaten joango dira eta autoz joan nahi badute, egungo errepide eta espaloia antolaketak arazoak sortuko ditu. Ez litzateke hobeto eskola-bideak martxan jartzea?
  •  





No hay comentarios:

Publicar un comentario