viernes, 5 de diciembre de 2014

2014ko, abenduaren 17an izango den Kirol kontseilurako deialdia.




BERGARAKO VI. KIROL KONTSEILUA

Gaia: Motorizatu gabeko bideak
Abenduaren 17an, arratsaldeko 19:30etan, Irizar jauregian

    2014ko kudeaketa planean proposatu genuen aurtengo Kirol kontseiluetan Motorizatu gabeko bideen gaia lantzea, apirilaren 7an izan genuen Kirol kontseiluaren 5. bilera, (aurtengo lehena), bertan aurkeztutako zirriborroa, herritarren ekarpenekin osatu zen, eta hilabete hauetan hainbat ekimen burutu ditugu: azoka aurreko bide gorri lotura, bizikletentzako aparkalekuak jarri, eta baita herriko motorizatu gabeko bideen definizioan aurreratu.

    Egindakoak azaltzeko, eta hemendik aurrera egin beharreko lanak konkretatzeko eta lehentasunak zehazteko, interesa duten herritar guztiei gonbidapena luzatzen diegu, kontseilura etor daitezen.






Bergaran, 2014ko abenduaren 5ean.


Udal kirol teknikaria


Iñaki Ugarteburu

No hay comentarios:

Publicar un comentario