martes, 28 de febrero de 2012

Plan estrategikorako proposamena


   Kiroletako Plan Estrategikoa.   2012-2015
·        Xedea: Jarduera fisikoa eta kirol eskaintza erakargarria eta kalitatezkoa jartzea bergararren eskura, herriaren bizi-kalitatea hobetu ahal izateko.
·        Ikuspegia: Bergara herri aktiboa izatea, non ahalmena duten herritar guztiek jarduera fisikoa edota kirola praktikatuko duten maiztasunez.


Landu ditzakegun arloak
oharrak
lehentasuna
(1etik 12ra, edo 15era)
1
Bergararren osasuna hobetzeko plana, herriko eta udaleko alor ezberdinen partaidetzarekin. (Osasuna, hirigintza, hezkuntza, kirola…)


2
Herriko kirol eta jarduera fisikorako ekipamenduen plangintza.  Detektatu zein gabezia ditugun eta  lehentasunak proposatu; berriak eraiki, konpondu, bukatu...


3
Udal Kirol Zerbitzuko jardueren eskaintzaren azterketa: Agorrosin, gazte edota nagusientzako berritasunak, beste tokietara ireki.


4
Eskola adinean dagoen kirol eskaintza; eskola kirola, kirol eskolak, besteak.


5
Kirolean berdintasuna sustatzeko plana.


6
Kirol elkartegintzaren berrantolaketa. Boluntariotzaren inguruko hausnarketa.


7
Ez-antolatutako kirolaren praktika eta eskaintza; bidegorriak, ibilbideak.


8
Kirola integrazio-tresna gisa.


9
Kirol amankomunatua; Debagoieneko kirol txartela, talde amankomunatua, goi mailako taldeak, instalazio “bereziak”


10
Kirol ekitaldiak, ikuskizun-kirola sustatzeko plana.


11





12





13





14





15








11 comentarios:

  1. 1 ) kirol elkargintza
    2) osasuan hobetzeko
    3) eskola adineako
    4) ez-antolatutak
    5) Herriko kirol eskaintza
    6) kirol integrazio
    7) udal kirol Zerbitzua
    8) KIROL AMANKOMUNATUA
    9) Kirolean berdintasuna (hau egin behar da bai edo bai)
    10) kirol ekitaldiak

    behar ba da taula balorazio 2 edo hiru zutabe ipintzea eta baloratu bakoitza 1etik 10 eta gero puntuak gehitu (garrantzia, aurrera emateko erraztasuna, lehentasuna, baliabideak)


    Juan Jesus ALBERDI
    jjalberdi@yahoo.es
    + 34 666 57 96 82

    ResponderEliminar
  2. Nora Olabidek egindako proposamena.

    1) Bergararren osasuna hobetzeko plana, herriko eta udaleko alor ezberdinen partaidetzarekin. (Osasuna, hirigintza, hezkuntza, kirola…) Bizi -kalitatea hobetze aldera, jarduera fisiko eta kirol praktika egokiak bultzatzea lehentasun bezala argi ikusten dut nik. Alor ezberdinetako partaidetzarekin elkarlanean eta kontzeiluan aipatu ziren "baloreak" oinarri hartuta.
    Lan hau egiten hasteak zerrendako gainontzeko puntu guztiak beraztertzera eta beharra egonez gero, berrantolatzera eramango gintuzkeela iruditzen zait.

    2) Herriko kirol eta jarduera fisikorako ekipamenduen plangintza. Detektatu zein gabezia ditugun eta lehentasunak proposatu; berriak eraiki, konpondu, bukatu...

    3) Udal Kirol Zerbitzuko jardueren eskaintzaren azterketa: Agorrosin, gazte edota nagusientzako berritasunak, beste tokietara ireki.

    4) Eskola adinean dagoen kirol eskaintza; eskola kirola, kirol eskolak, besteak. Arlo hau eta elkartegintzaren berrantolaketa,(entrenatzaile edo boluntarioen formazioa erregulatzearena) batera lantzeko modukoak direla iruditzen zait.

    5) Kirolean berdintasuna sustatzeko plana. 5 eta 8 arloak ez ditut zenbakitzen, gaur egun udal batek egiten duen plan estrategikoan berdintasuna sustatzea eta integrazioa erraztea berezkoak izango direla iruditzen zaidalako, hauek berez izan beharko lirateke lehentasunak, ez???? .

    6) Kirol elkartegintzaren berrantolaketa. Boluntariotzaren inguruko hausnarketa.

    7) Ez-antolatutako kirolaren praktika eta eskaintza; bidegorriak, ibilbideak.
    4
    8) Kirola integrazio-tresna gisa.

    9) Kirol amankomunatua; Debagoieneko kirol txartela, talde amankomunatua, goi mailako taldeak, instalazio “bereziak”.

    10) Kirol ekitaldiak, ikuskizun-kirola sustatzeko plana.

    ResponderEliminar
  3. Kontseiluan izan ez nintzanez, beharbada nire aipamen batzuk esanda edo jokoz kanpo egon daitezke, hala ere, hemen nire hausnarketa.

    Xedea eta ikuspegiarekin kirolzaleok ados egongo garela suposatzen dut. Udalak eskaintzen dituen jarduera fisikoez gain, entitate pribatuek eta kirol elkarteek ia denetariko kirol eskaintza dute herritarren eskura. Bestalde, herritarren kontura kirol irteera asko egoten dira eskalatzera, eskiatzera, surfa egitera… eta hauek nahiz eta inon agertu ez, zenbaki oso garrantzitsua osatzen dute. Orokorrean, Bergara herri oso kirolaria dela uste dut.

    Jarduera fisikoa eta Kirola norbanakoaren bizi kalitatea eta gizartearen eraikitze eredua hobetzeko baliabidea da. Formakuntza osasuntsua, garapen integral eta norbanakoaren eta gizartearen ongizatea hobetzen du. Hurrengo puntu hauek oinarrizkoak iruditzen zaizkit:

    1) Osasuna: bihotzekoa, diabetesa, kolesterola,… sahiestu daitezkeela hein handi batean ikertuta dago. Bestalde, aktibitate desegokia sahiesteko informazioa behin eta berriro azaldu behar da argitara.

    2) Gizartean eragina: gero eta herritar gehiagok parte hartzen du kirol ekintzetan, euren arteko harremanak bultzatuz. Gainera, integraziorako baliabide eraginkorra da eta emakumearendako aukerak berdinak izanda, berdintasuna lortzeko beste modu bat da. Gero eta irteera gehiago egoten dira jarduera fisikoa eta kirolarekin lotuta. Dituen helburuak ikusita, Gizarte sailarekin ere modu koordinatuan egin beharko litzake lan edo behintzat ahalik eta informazio gehiena lortu.

    3) Hezkuntza: kirolak hainbat balore eskaintzen dizkio indibiduoari:
    . Esfortzuak dakarren ondorioak ulertu.
    . Kiroltasunez, konpetitiboa izan.
    . Arauak errespetatu.
    . Erabakiak hartu.
    . Arduratsua izan.
    . Talde lana bultzatu.
    * Eskola kirola hezkuntza sailarekin hitz egin beharko litzake.

    4) Aurrekontua: Gaur egungo egoera ekonomikoak, egin daitekeen lanean eragin handia izan dezake, hortaz, Bergaran kirolak norarteko aukera ekonomikoak dituen jakitzea komeniko litzake eta zerbait integrala egitea nahi bada diru laguntzak ere orekatuak izan beharko lirateke.

    Zerrendatik garrantziaren arabera aukeratu behar badut, hauxe nire aukera:
    1. Bergararren osasuna hobetzeko plana...
    2. Kirol elkartegintzaren berrantolaketa...
    3. Ez-antolatutako kirolaren praktika....
    4. Ekipamendua... (aurreko bi puntuetan irtengo zatekeen)
    5. Eskola adina...
    6. Kirolean berdintasuna eta integrazioa...
    7. Agorrosin...
    8. Txartel amankomunatua...
    9. Kirol ekitaldiak...

    Ion Unamuno

    ResponderEliminar
  4. Antxintxika taldeko lehentasunak:

    1-Eskola adinean dagoen kirol eskeintza(4. puntoa)
    2-Kirol amankomunatua(9. puntua)
    3-Kirolean berdintasuna (5. puntua)
    4-Kirola integrazio tresna (8.puntua)
    5-Kirol elkartegintzaren antolaketa.(6. puntua)
    6-kirol ekitaldiak(10. puntua)
    7-Bergaran osasuna hobetzeko plana.(1.go puntua)
    8-Herriko kirol ekipamenduak.(2. puntua)
    9-Ez antolatutako kirolaren plangintza.(7. puntua)
    10-Udal kirol eskeintzak.(3. puntua)

    Beste puntu oso garrantzitsu bat ere gehituko nuke.

    Udalaren partetik (edo sortzen den kontseiluaren partetik),argi geratu beharko litzateke,Kirol herrikoia edo kirol federatu eta nibel altukoa bultzatu nahi den.Antxintxika taldetik behintzat oso argi daukagu kirol herrikoia bultzatu nahi dugula eta arrazoia oso argia da.Nibel altuko lehaketa bat antolatzeak diru kostu haundia ekarri dezake eta diru hori kirol herrikoia bultzatuz erabili daiteke eta baita gaztetxoen kirol hezkuntzarako ere.

    ResponderEliminar
  5. Aupa Iñaki

    Hor joiak neure iritsia


    1.- Kirol elkartegintzaren berrantolaketa (6)

    2.- Bergararren osasuna hobetzeko plana (1)

    3.- Eskola adinean dagoen kirol eskaintza (4)

    4.- Herriko kirol eta jarduera fisikorako ekipamenduen plangintza (2)

    5.- Kirol amankomunatua (9)

    6.- Kirol ekitaldiak (10)


    Hortik aparte, "Ez antolatutako kirolaren praktika.. (7)" landuko nuke (1) eta (2)kin batera, bai antolaketa aldetik eta ekipamendu beharren aldetik.

    Eta neuk ere, (5) eta (8) "Kirolean berdintasuna" eta "integrazioa" ez ditut zenbatzen egin beharrekoak iruditzen zaialako nahi ta nahi ez.

    Lehengunean aipatu nuen bezela, ez dot problemarik ikusten danak batera lantzeko. Bakoitza bere erritmoa eramango du, baina ezin gaike egon bat bukatzeko begira beste batekin hasteko. Hori bai, lan zorrotza egitea eskatzen du. Neuk prest nago parte hartzeko

    Besterik gabe

    Larra
    Lokatza, Z.E

    ResponderEliminar
  6. ASIER ELORZA GURRUTXAGA

    Puntu batzuk oso lotuak doazenez, oso zaila egiten zait priorizatzea. Beraz, batzuk zenbaki berdinarekin jarri ditut.


    Landu ditzakegun arloak
    oharrak
    lehentasuna

    (1etik 12ra, edo 15era)

    1
    Bergararren osasuna hobetzeko plana, herriko eta udaleko alor ezberdinen partaidetzarekin. (Osasuna, hirigintza, hezkuntza, kirola…)

    1

    2
    Herriko kirol eta jarduera fisikorako ekipamenduen plangintza. Detektatu zein gabezia ditugun eta lehentasunak proposatu; berriak eraiki, konpondu, bukatu...

    3

    3
    Udal Kirol Zerbitzuko jardueren eskaintzaren azterketa: Agorrosin, gazte edota nagusientzako berritasunak, beste tokietara ireki.

    5

    4
    Eskola adinean dagoen kirol eskaintza; eskola kirola, kirol eskolak, besteak.

    2

    5
    Kirolean berdintasuna sustatzeko plana.

    4

    6
    Kirol elkartegintzaren berrantolaketa. Boluntariotzaren inguruko hausnarketa.

    2

    7
    Ez-antolatutako kirolaren praktika eta eskaintza; bidegorriak, ibilbideak.

    3

    8
    Kirola integrazio-tresna gisa.

    4

    9
    Kirol amankomunatua; Debagoieneko kirol txartela, talde amankomunatua, goi mailako taldeak, instalazio “bereziak”

    5

    10
    Kirol ekitaldiak, ikuskizun-kirola sustatzeko plana.

    5

    11
    Kirola balore onuragarrien trasmisore tresna gisa

    4

    12
    Kirola euskeraren erabilera hobetzeko tresna gisa

    4

    ResponderEliminar
  7. Kaixo Iñaki:
    Hemen nere iritzia.

    1) OSASUNA; Funtsezkoa iruditzen zait, herritar guztiei eskeinia gainera. Nagusiei, beraien ohiko patologiei zuzenduta eta umeei eskoletan garrantzi gehiago emonaz, adibidez. (1p)
    2) EZ-ANTOLATUTAKO KIROLA; Osasuna hobetzeko planari begira, praktika honen garrantzia ukaezina iruditzen zait. (7p)
    3) KIROL ELKARTEGINTZAREN BERRANTOLAKETA; Dauden arazoak kontutan hartuta lehentasuna duenetako puntu bat dela iruditzen zait. (6p)
    4) JARDUEREN ESKAINTZAREN AZTERKETA; (3p)
    5) KIROL EKITALDIAK; Nere ustez Bergaran ekitaldi gosea dago, zerbait antolatzean biltzen den jende ugariari begiratzea besterik ez dago. Ez dago zertan elitekoa izan behar. (10p)
    6) ESKOLA ADINEKO KIROL ESKAINTZA; Nahiko ona dela iruditzen zait, hobetu beharrekoak izango dituen arren. (4p)
    7) BERDINTASUNA. (5p)
    8) INTEGRAZIOA. (8p)
    9) KIROL AMANKOMUNATUA. (9p)
    10) EKIPAMENDUEN PLANGINTZA; Ez dut ikusten lehentasunik daukanik, ez beharrik ez dagoelako baizik eta ulertzen dut dagoen egoerakin ez dela honetarako dirurik egongo.

    Osasunari buruz nere iritzia emon edo laguntzeko prest egongo nintzateke. Besterik gabe.

    Ione Moñux
    Fisioterapeuta.

    ResponderEliminar
  8. Aitor Erañaren proposamena.


    Kiroleko Bergara-Plan Estrategikoa.
    Nire ikuspuntuaren arabera 5 maila desberdin daude:

    1) ESKOLA-KIROLA
    2) FEDERATUTAKO-KIROLA
    3) OZIOKO-KIROLA
    4) MANTENIMENTUKO-KIROLA
    5) "BABESTUTAKO" KIROLA



    Bakoitzak bere karakteristikak eta beharrak daukate eta denak estudiatu beharko dira.



    LEHENTASUNA

    5 Berdintasuna sustatzeko plana

    1 Osasuna hobetzeko plana.

    2 Ekipamenduen plangintza

    4 Eskola adineko kirol eskaintza

    6 Elkartegintzaren birantolaketa.

    9 Kirol amankomunatua

    7 Ez-antolatutako kirol praktika

    3 UKZ jardueren kirol eskaintzaren azterketa.

    8 Kirola integrazio tresna

    10 Kirol ekitaldiak








    Un saludo, Goraintziak, Best regards,

    ResponderEliminar
  9. Jabi Ibarra naiz Mariaren Lagundia ikastolako Guraso Elkartearen izenean erantzuten dut, bertako lehendakaria bezala.

    Bestalde aurkeztutako zerrendako gure lehentasunak hauek izango zire:

    1.- 4garren arloa, Eskola adiean dagoen kirol eskaintza; eskola kirola, kirol eskolak, besteak.

    2.- 6garren arloa, Kirol elkartegintzaren berrantolaketa. Boluntariotzaren inguruko hausnarketa.

    3.- 1go arloa. Bergararren osasuna hobetzeko plana.

    4.- 2garren arloa. Herriko kirol eta jarduera fisikorako ekipamenduen plangintza.

    5.- 9garren arloa. Kirol amankomunatua.

    6.- 3garren arloa. Udal Kirol Zerbitzuetako jardueren eskaintzaren azterketa.

    7.- 7garren arloa. Ez-antolatutako kirolaren praktika eta eskaintza.

    8.- 10garren arloa. Kirol ekitaldiak, ikuskizun-kirola sustatzeko planak.

    5garren eta 8garren arkoak, (kirolean berdintasuna sustatzeko plana eta kirola integrazio-tresna giza) ez ziren sailkatu batzordearen ustez, kirolak berez dituen ezaugarriak direlako.

    Gure ustetan batzarrean komentatu zen bezala, kirol ezberdinak koordinatzeko pertsona/k bat/batzuk (profesional edo semi profesional) kontratatu edo izendatu beharra ikusten da. Interesgarria izango zen, kirol ezberdinetako urteko plangintza eta prestaketak koordinatu eta jarraitzeko.
    Besterik gabe,
    Agur bat,

    Jabi Ibarra

    ResponderEliminar
  10. Pili Arin
    1. Bergararren osasuna hobetzeko plana.
    2. Kirol elkartegintzaren birantolaketa.
    3. Eskol kirolean dagoen kirol eskaintza.
    4. Herriko kirol jarduera fisikorako ekipamenduen plangintza.
    5. Udal kirol zerbitzuko jardueren eskaintzaren azterketa.
    6. Kirol integrazio tresna gisa.
    7. Ez antolatutako kirolaren praktika eta eskaintza.

    2012/III/16
    8. Kirolean berdintasuna sustatzeko plana.
    9. Kirol amankomunatua.
    10. Kirol ekitaldiak.
    11. Bere bizitzan prestakuntza fisikoa inoiz kontutan hartu ez dutenetzat eskaintza konkretu edo plangintza prestatzea.

    ResponderEliminar
  11. BERGARAKO KIROLETAKO PLAN ESTRATEGIKOA 2012/III/19

    Otsailaren 29an izandako bileran, epea ireki genuen herritarren lehentasunak ezagutzeko kirol planifikazio arloan, ekarpenak jasotzeko
    10 proposamen ditugu; herritarrenak, kirol elkarteenak, eskolenak… hona hemen emaitza.

    Puntuatze sistema ezarri dugu, 10 puntu ematen diogu lehenengo lehengoari, 9 bigarrenari, 8 hirugarrenari eta horrela jarraitu, puntu bakarra emanez 10. tokian jarri duten proposamenari."

    SAILKAPENA

    "Bergararren osasuna hobetzeko plana, herriko eta udaleko
    alor ezberdinen partaidetzarekin. (Osasuna, hirigintza, hezkuntza, kirola…)" 89 puntu lortu ditu eta lehentasunen artean 1. da.

    Kirol elkartegintzaren berrantolaketa. Boluntariotzaren inguruko hausnarketa. 84 puntu lortu ditu eta 2. da.

    Eskola adinean dagoen kirol eskaintza; eskola kirola, kirol eskolak, besteak. 80 puntu lortu ditu eta da 3. da.

    Ez-antolatutako kirolaren praktika eta eskaintza; bidegorriak, ibilbideak. 57 puntu lortu ditu eta da 4. da

    "Herriko kirol eta jarduera fisikorako ekipamenduen plangintza.
    Detektatu zein gabezia ditugun eta lehentasunak proposatu; berriak eraiki,
    konpondu, bukatu..." 54 puntu lortu ditu eta 5. lehentasuna da.

    "Kirol amankomunatua; Debagoieneko kirol txartela, talde amankomunatua,
    goi mailako taldeak, instalazio “bereziak”" 40 puntu lortu ditu eta 6. da.

    Kirolean berdintasuna sustatzeko plana. 35 puntu eta 7. da.

    "Udal Kirol Zerbitzuko jardueren eskaintzaren azterketa:
    Agorrosin, gazte edota nagusientzako berritasunak, beste tokietara ireki." 34 puntu eta 8. da.


    Kirol ekitaldiak, ikuskizun-kirola sustatzeko plana. 28 puntu eta 9. da.

    Kirola integrazio-tresna gisa. 27 puntu eta 10. da lehentasunen artean.

    OHARRGARRANTZITSUA: Berdintasuna sustatzeko plana eta kirola integrazio tresna gisa, hainbat iritzi emale, ez dute baloratu, pentsatzen baitute, nahitaez, egin beharrekoak direla.

    ResponderEliminar