BERGARAKO VI. KIROL KONTSEILUA
Gaia: Motorizatu gabeko bideak
Abenduaren 17an, arratsaldeko
19:30etan, Irizar jauregian
2014ko kudeaketa
planean proposatu genuen aurtengo Kirol kontseiluetan Motorizatu gabeko bideen gaia lantzea, apirilaren 7an izan genuen
Kirol kontseiluaren 5. bilera, (aurtengo lehena), bertan aurkeztutako
zirriborroa, herritarren ekarpenekin osatu zen, eta hilabete hauetan hainbat
ekimen burutu ditugu: azoka aurreko bide gorri lotura, bizikletentzako
aparkalekuak jarri, eta baita herriko motorizatu gabeko bideen definizioan
aurreratu.
Egindakoak
azaltzeko, eta hemendik aurrera egin beharreko lanak konkretatzeko eta
lehentasunak zehazteko, interesa duten herritar guztiei gonbidapena luzatzen
diegu, kontseilura etor daitezen.
Bergaran, 2014ko abenduaren 5ean.
Udal kirol teknikaria
Iñaki Ugarteburu